Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen. (bis)
Etxera joanda , esan omen du
- Ez da neria izanen.-
Ama horrek berak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
Ai , hau pena ta pesadunbrea,
senarrak haurra ukatu! (bis)
Haurtxo honentzat beste jaberik
ezin liteke topatu.
Pello Joxepe, bihotz nerea,
haur horrek aita zu zaitu.
Fortunosoa nintzala baina
ni naiz fortuna gabea. (bis)
Abade batek eraman dizkit
umea eta andrea.
Haurra berea bazuen ere,
andrea nuen nerea.