Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
azken orduan jakingo nuke
atea nori ireki.
Lehenengo aitari,
gero, amari,
gero, anai-arrebari
ta azken orduan, isil-isilik
nere maite politari.
Gazte gaztetatik aitak ta amak
praile ninduten nonbratu
eta estudioak ikasitzera
Salamancara bialdu.
Salamancara
nindoalarik,
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ezkondu nintzan,
bai ni ezkondu
bai eta ere damutu,
praka beltzetan hari zuria
ez zait sekulan faltatu.