Sor itxaropena
Testuak: Axentxio Elustondo
Musika: Amerikar Herrikoia
Pobreak ez du ogirikan,
ez (e)ta/aberatsak ere/errukirikan,
indarkeria da nonahitikan.
Entzun da negar eta oihu larri:
Eguberri! Eguberri!
Piztu itxaropen, sor maitasun
herriz-herri.
Giza bihotza ez da lehor,
bihur daiteke baratze emankor,
Salbatzailea horretara dator.
Belen aldetik datorkigu argi
Eguberri! Eguberri!
Piztu itxaropen sor maitasun
herriz-herri.
Jai handi da gaur herrientzat,
jai izan bedi bai guztientzat,
elkarturik maiteki senidentzat.
Zaite Zu, Jesus, bihotzen lokarri:
Eguberri! Eguberri!
Piztu itxaropen sor maitasun
herriz-herri.