Egunez trapu biltzen
gabean dantzan lehertzen,
beti umore onean
degu pasatzen.
Eta goizean goiz
kalera irten da
lo gozoan daudenak
esnatzen ditut:
Trapu zaharrak!
Atera, atera
trapuak saltzera
nik erosten ditut
modu onean.
Arditean prakak,
kuartuan abarkak,
ta burni zaharrak
txanponean.
Erosten ditut trapuak,
praka zahar urratuak,
gona gorri zaharrak eta
atorratsuak.
Jozak zurrumuzki,
atabal soinu,
dantzan egiteko
beti erana.
Trapu zaharrak!
Atera atera...
Eltze elbarrituak
pertzak zulorik badu,
arran-parrilik edo
trebera zaharrik.
Inork saltzeko badauzka
librako txanponean
Ramon Batistak
erosten ditu:
Trapu zaharrak!
Atera atera...