Txikia zuen guda izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal, Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
bainan biek daukate Herri osoa
atzo ta gaur heien atzetik
Euskadirentzat hil dire ta
gorputzak arantzaz beterik.
Arro hadi Kantauri Itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak.
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen,
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
Herriarentzat biak hil bait ziren.