Txuri batzuen esku
africar arrotza (bis)
ostiaka gertu zuen
ikusi heriotza,
beltz bero beltz hotza
baten azala eta bestearen bihotza.
Gibraltar inguruan
arabiar ugari (bis)
bizi berri batekin
dator ameslari ai ameslari
zenbat mugalari
hauenkontura diren aberasten ari.
Gay eta lesbianek
burruka astuna (bis)
"gaitzak hartuta daude"
ta ez dakiguna
gure burua dela gaixorik duguna
Gaitz hau gizarte osoa
sufritzen ari da (bis)
sendatu nahi badugu
saiatu sikira
eta ez joan urrutira
nor bera jarri bere barrura begira.