Mutiltxo batek, behin galdetu zuen
aita noiz etorriko da?,
amak negarrez erantzun zion:
Zeruan dago gure zain.
Ta geroztik gauean izarrak ikustean
mutiltxoak pentsatzen du
amaren magalean.
Laster, laster, laster, laster,
handia naizenean
aitatxoren bila joango naiz
izar baten gainean.
Gero urteak, pasa ziraden
mutil koxkorra gizondu,
eta jakintsu nola aspaldiz
aita gerran hil zuten.
Ta negarrez oroitzen da
gora begiratzean
txikitako amets haiek
amaren magalean.
Nola, nola, nola, nola,
ilunabarrenean
aitatxoren bila joango zen
izar baten gainean.