Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea,
len eskuineko ankea
bai eta gero bestea.
Begira euskal jendea,
bihotza pozez betea,
apurtzen berdin katea
eta zapata parea.
Gure Violeta maitea
dantzan egizu martxea.
Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Ameriketan sorturik
gure aldera sarturik.
Munduan ez da besterik
hau baino ederragorik,
nola egon jakin barik
hil eta gero bizirik.
Sekulan ez nun uste nik
hain aldakorra zinenik,
Hauxe da martxa alarguna
oso gutxitan entzuna
nahiz ta Txilen famaduna
zuk zihur ez dakizuna,
Violeta Parra laguna
kantari oso ezaguna,
gaurtik erdi euskalduna,
da soinu hau egin duna.
Hauxe da martxa alarguna
oso gutxitan entzuna