Herriko pestak direnian gazteriari
zaharrek egiten dute bai irri. Lai lara lai.
Ahantzia dute berak direla ibili
gu baino harroago ainitz aldi. Rai, rai, rai.
Zaude ixilik! Ez erran niri!
otoi, haurkeriarik!
Zaude ixilik! Ez erran niri!
Otoi, hala ez denik.
Lehenago apezaren beldur baitziren
Anjelusako neskak etxeratzen. Lai lara lai
Apeza lehen zaharrek adiskide zuten.
Gazteak hola ziren seriosten. Rai, rai. rai.
Zaude ixilik! Ez erran niri! ...
Guk dantzatu nahi badugu goizalderaino,
Xaharrek zer dute hor ikusteko. Lai lara lai
Gure buruen ibiltzea gure gain dago
Zer gira lehen baino gibelago? Rai, rai, rai.
Zaude ixilik! Ez erran niri! ...
Mundu berri bat ari zeraukula egiten,
denak ez dute bertzerik erraiten. Lai larai lai.
Geroari eskuz esku bagira joaten,
guk bertzerik deus ez dugu galtzen. Rai, rai, rai
Zaude ixilik! Ez erran niri! ...
Zaude ixilik! Ez erran niri! ...
Zaude ixilik!