Nere bizitza, munduko arranguren
gainetik, amaiezinezko
kantu batean, airos doa
nere bizitza, kantu batean.
Zergatik utzi behar ote diot?
Zergatik utzi kantatzeari?
Urrun bada ere, sorkuntza berri bat
iragartzen duen doinu hori
entzuten dut, harrabots eta
borroka ororen artean.
Zergatik utzi ...
Ekaitza, ondoan ziztuka
ari bada, zer axola!
Egia bizirik dela badakit,
bizirik dela badakit.
Zergatik utzi ...
Zer axola nere inguruan
iluna hetsitzen bada?
Gauean kantak sortzen ditu.
Gauean kantak sortzen ditu.
Zergatik utzi ...
Nere pake kuttunena
izutuko duen trumoirik ez da.
Harkaitz horri lotzen natzaion.
lotzen natzaion bitartean.
Zergatik utzi ...
Amodioa, zeru-lurren
Jauna bada, Jauna bada
zergatik utzi behar ote diot?
Zergatik utzi kantatzeari?
Zergatik utzi ...