Bat bi hiru lau, bost sei zazpi
Zortzi bederatzi hamar
Hamaika hamabi hamairu hamalau
Hamabost hamasei.
Bi ta bi lau dira, beste bi sei dira
Zeruan izar dizdira
Kulixkak zingiran ziri ziri zira
Hegak jira biran.
Udaberrian zelai denak loretan lorez
Gaixoki dut bihotza penaz ta dolorez.
Udaran kanta kantari nun nahi mendietan
Urrun zaitut maitea bizi naiz penetan.
Eleiz bidean otoika
Haserreka ta negarka
Adar baten gainean karnaba kantari
Txiru liru lika...