Zugana Manuela
nuanian pensatu,
uste det ninduela
deabruak tentatu,
ikusi beziñekin
naiz enamoratu,
ojala ez bazinan
sekulan agertu.
Amorioz beterik
esperantza gabe,
zergatik egin zinan
bihotz honen jabe:
zuk esan behar zenduben
hemendikan alde,
egiazki ez naiz ni
bizardunen zale.
Ahaztu nahi zaitut baina
ezin, ezin ahaztu,
zure amorioak
burua dit galdu...
Orain behar zenduke
bihotz hori bigundu,
eta maitagarri horrek
pixka bat lagundu.
Barkatu behar dituzu
nere erokeriak,
zure begira daude
nere bi begiak:
garbi garbi esan ditut
nere ustez egiak,
zoraturikan nauka
zure aurpegiak.
Gabian ibili naiz
guzizko ametsetan,
Donostian nengoela
Andre Marietan,
eta ikusi nuela
herri hartako plazan,
erdian zebilela
Manuelatxo dantzan.