kantuan.eus / Xabier Barriola
[ Hemen zaude: 
Kantuan > Albisteak > Artikuluak
 ]
   
Albisteak

Urretxuko Kantu Afaria irailaren 20an Antton Valverderekin

Datorren irailaren 20an Urretxuko Abenidan (eguraldi txarra balego Gernikako Arbola plazako luzapenean) 17. Kantu Afaria ospatuko dugu denok, oraingoa Antton Valverderen laguntzarekin.

Kantu afaria 2009 (1) - Otamotz.com-en eskutik

Bertan Zintzo-Mintzo Euskaltzale Elkarteak eskaintzen dituen ogitartekoak erosi ahal izango dira abesteko erabiltzen den liburuskarekin.

Abesti zaharrak eta berriagoak abestu ahal izango dira - Benito Lertxundi, Xabier Lete, Mikel Laboa, Mikel Markez, Lor... besteak beste, Antton Valverderenak ahaztu gabe, noski.

Antton Valverderen abesti ezagunen artean, honako hauek aurkitzen ditugu: "Maitasunez hil", "Amonaren illetak", "Amodio amore", "Bizkaiko txerriari jarriak" eta "Gazte gaztetandikan". Hauek ere bertan abestu ahal izango dira.

Bertan espero zaitugu. Tartean, abestuko den liburuxka jaisteko aukera ematen dizugu.

Kantu afaria 2009 (2) - Otamotz.com-en eskutik

Kantu afaria 2009 (3) - Otamotz.com-en eskutik

Kantu afaria 2009 (4) - Otamotz.com-en eskutik


Editore erabiltzailea: admin |  Eguneratua: (2010/09/18 - 18:31) |  Permalink
Partekatu berria: facebook twitter meneame zabaldu delicious technorati google reddit digg yahoo

eu | es 



© 2005-2017 - Kantuan.eus Software: Zope eta Localizer